XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
- Urdaiazpiko bat eman dit.
- Eta non duzu urdaiazpikoa?.
- Sokaz lotuta arrastaka nekarren, baina zakurrek jan didate.
- Munduko inozorik handiena bazara zu, Jon.
Buru gainean ekarri behar zenuen hori.
- Ez dio axolarik, ama.
Hurrengoan hala egingo dut.
Beste egun batez....
- Nora zoaz, Jon?.
- Grettel ikustera noa, ama.
- Ea txintxo ibiltzen zaren!.
- Lasai, ama.
Agur.
- Agur, Jon.
Jon Grettelen etxera iristen da eta: - Egunon, Grettel.
- Egunon, Jon.
Noiz ekarri behar didazu zerbait?.
- Gaur ere ez dizut, ba, ekarri.
Ea hurrengo batetan... Eta zuk zer daukazu niretzat?.
Grettelek zekor bat eman zion Joni.
- Agur, Grettel.
- Agur, Jon.
Jonek zekorra hartu eta bere buru gainean jarri zuen.
Aberea zalapartaka hasi zen eta ostikoak ematen zizkion aurpegian.
- Arratsaldeon, Jon.
Non izan zara?.
- Grettel ikusten izan naiz, ama.
- Zer eraman diozu?.
- Ezer ez, ama.
Baina berak opari bat eman dit.
- Zer erregalatu dizu, ba? - Zekor bat, ama.